2012/05/05

MOLEKULAK

Kaixo koadrika, materia atomoz eta molekulaz osatuta dagoela ikasi dugu. Guk gelan molekula batzuk egin ditugu. Ea zer iruditzen zaizkizuen!



Hau amoniakoa da.
NH3
Nitrogeno atomo bat eta hiru atomo hidrogeno.





Hau metanoa da.
CH4
Karbono atomo bat eta lau atomo hidrogeno.





Hau karbono dioxidoa da.
CO2
Karbono atomo bat eta bi atomo oxigeno.






Hau
ura da.
H2O
Bi atomo hidrogeno eta oxigeno atomo bat.



Ondo ibili!

2012/05/03

METODO ZIENTIFIKOA

Kaixo koadrila, materia zer den eta bere propietateak zeintzuk diren gure inguruneko lana da. Horretarako hainbat esperimentu egiten ari gara  gero txostenean batzeko. Badakizue esperimentuak zehatzak eta fidagarriak izateko Metodo zientifikoa erabili behar dugula. Guk badakigu erabiltzen, baina eskura edukitzeko blogean jarriko dugu.Ondo ibili!Metodo zientifikoa
View more PowerPoint from irunel

GALDETEGIA - TALDE INTERAKTIBOAK

Kaixo koadrila, talde interaktiboetan lan egitea zer iruditu zaizuen jakin nahi dugunez, hemen galdetegitxo hau prestatu dizuegu.
Ondo ibili!

2012/04/22

GERNIKA

Kaixo koadrila, 1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa izan zen. Gertaera hori gogoratzeko hainbat ekintza egiten dira egun hauetan Euskal Herriko toki askotan. Guk ere, gure ekintza izango dugu gure blogean. Ezagutzen dugun Picassoren koadroarekin, beno guk kolorea eman diogu, puzzleak egin ditugu. Aukeratu nahi duzuena, ea trebeak zareten osatzeko!
Ondo pasa!

2012/04/19

EL QUIJOTE


Kaixo koadrila, badakizue apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen dela. Gure talde interaktiboetan "On Kixote" liburuaren atal batzuk irakurri dira. Liburu originalaren kopia interaktiboa egin dute eta hemen duzue "EL QUIJOTE"   interaktiboa,  eta  "ERRALDOI HEGALDUNAK" atala euskeraz. Gehiago irakurtzeko gogoa baduzue, Gabriel Arestik  "DON KIXOTE MANTXAKOAren"  lehenengo zortzi kapituluak itzuli zituen euskerara. Ea gustatzen zaizuen.
Ondo ibili!

2012/04/18

MATERIA


Kaixo koadrila, gai berri honetan MATERIA landuko dugunez hemen badugu azalpentxo bat. Ondo ibili!

LEVES MALESTARES Y REMEDIOS CASEROS

Kaixo koadrila, hemos preparado un libro con fichas informativas sobre pequeños males y como curarlos. Si os aqueja alguno de estos males aquí tenéis algunos remedios. A nosotros nos han funcionado.
Ondo ibili!