Kaixo koadrila, urte hauetan Legardan lan asko eta momentu onak ere izan ditugu. Azken saria badator SENDA VIVA-ra txangoa. Oso ondo pasatu, merezi duzue eta. Argazki politak atera eta bialdu. Beno koadrila, ondo ibili!
Kaixo koadrila, datorren ikasturtean institutura joango zarete eta bertako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko epea zabaldu da. Izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte izango da eta on-line izango da, paperik gabe. Hainbat kirol eta kultura ekintza daude. Informazio eta izena emateko Institutuko Ikasleen Guraso Elkarteko web-ean sartu.
Kaixo koadrila, 2012ko maiatzaren 11n Jon Kepa EUREKA zientzialaria gure eskolan egon zen. Bere istorioak eta esperimentuak azaldu zizkigun; hauexek, besteak beste: 1. Tapoi dantzaria 2. Sutan egon eta gero erretzen ez duen kazola! 3. Gorputzen jauskera askearen abiadura masaren menpekoa ote da? 4. Zimurtzen den aluminiozko potea 5. Urak beti irakiten du 100ºC-an? 6. Urezko igogailua 7. Likidoen ontzialdaketa 8. Itsasoan hobeto flotatzen dugu igerilekuan baino! 9. Hainbat likidoren flotazioa 10.Nola ipini belarriak gure maskotari?
I- Jon Kepa EUREKA eta esperimentuen magia. on PhotoPeach
II- Jon Kepa EUREKA eta esperimentuen magia. on PhotoPeach
Kaixo koadrila, apirilaren 26an Europako hainbat herrialdetako irakasle batzuk etorri ziren gure ikastetxera eta 6. mailakoek harrera egin genien txirula eta guztiz. Gero gelaz gela ibili ziren guk nola egiten dugun lan ikusteko. Beraiek ingelesez hitz egiten ziguten. Goiz hori deberdina eta atsegina izan zen.
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, materia zer den eta bere propietateak zeintzuk diren gure inguruneko lana da. Horretarako hainbat esperimentu egiten ari gara gero txostenean batzeko. Badakizue esperimentuak zehatzak eta fidagarriak izateko Metodo zientifikoa erabili behar dugula. Guk badakigu erabiltzen, baina eskura edukitzeko blogean jarriko dugu.Ondo ibili!Metodo zientifikoa
Kaixo koadrila, 1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa izan zen. Gertaera hori gogoratzeko hainbat ekintza egiten dira egun hauetan Euskal Herriko toki askotan. Guk ere, gure ekintza izango dugu gure blogean. Ezagutzen dugun Picassoren koadroarekin, beno guk kolorea eman diogu, puzzleak egin ditugu. Aukeratu nahi duzuena, ea trebeak zareten osatzeko!
Ondo pasa!
Kaixo koadrila, badakizue apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen dela. Gure talde interaktiboetan "On Kixote" liburuaren atal batzuk irakurri dira. Liburu originalaren kopia interaktiboa egin dute eta hemen duzue "EL QUIJOTE" interaktiboa, eta "ERRALDOI HEGALDUNAK" atala euskeraz. Gehiago irakurtzeko gogoa baduzue, Gabriel Arestik "DON KIXOTE MANTXAKOAren" lehenengo zortzi kapituluak itzuli zituen euskerara. Ea gustatzen zaizuen.
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, hemos preparado un libro con fichas informativas sobre pequeños males y como curarlos. Si os aqueja alguno de estos males aquí tenéis algunos remedios. A nosotros nos han funcionado.
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, Barakaldoko BIZKAIKO LABE GARAIAK garrantzi handikoa izan da Euskal Herriko industrian, burdingintzan. Bideo hauetan nola egiten zuten lan ikus dezakegu.
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, industria iraultzari buruz hainbat informazioa bilatzen ari garela eta, hemen dugu Infografia: Burdinolaren historia, Euskal Herriko industriari buruzko gauza gehiago ikasteko,
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, hona hemen zelako lana egiten dugun gure "talde interaktiboetan". Gela baten euskera lantzen dugu, beste baten matematika eta bestean irakurketa dialogikoa egiten ari gara.
Ondo ibili!
TALDE INTERAKTIBOAK on PhotoPeach
Kaixo koadrila, euskerako klasea, egunero gaurkoa bezalakoa izango balitz guztiok zoratuko ginateke, ezta? Beno, ba hori ez gertatzeko ariketa batzuekin trebatuko gara, animo!
Kaixo koadrila, MATEMATIKA BIRPASATZEN gabiltzanez azken egunotan, ariketa hauek dauzkazue zuen arkatzari "arnasa emateko", je, je, je. Pixkat denetarik dago: luzera, pisua, edukiera, gainazalak, zenbaki osoak, portzentaiak, zenbaki erromatarrak, zatikiak, zenbaki zatigarriak eta berreketak.
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, hau kalamidadea! Zorioneko "H-a" ahoskatu ez baina idatzi bai. Eta non jarri behar dugu? Beno entrenamendu pixkat eta, baietz bere lekuan kokatu "h" guztiak!
Ondo ibili!
Kaixo koadrila, bagabiltza berriro ere "zorioneko" ANGELUAK neurtzen. Beno, ez da ezer gertatzen angelu-garraiagailu berezi hau dugulako. Ikusiko duzue zein ondo moldatuko garen.
Ondo ibili!